Buy Generic Cialis Online Buy Viagra With Dapoxetine Online Cheap Levitra(Vardenafil) Without Prescription Buy Cheap Cialis Super Active Viagra Online Canadian Pharmacy Vardenafil Viagra with dapoxetine Buy Levitra Online.Vardenafil Viagra Coupon Cialis Coupon Cialis Black Pharm Support Group Viagra Online without Prescription Cheap Cialis Buy Cheap Viagra Online Super Viagra Cialis Online Canada Viagra Super Force Cialis Online without Prescription faxless payday loans paydayavailable.info Quick Approval Payday loans Cialis Online Canada
Asociacion vecinal de Deusto. Informate y participa

Jaiak badatoz: kalera atera eta ondo pasa!

Posted: Martxoa 17th, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: jaiak | Tags: | No Comments »

Jaiak gainean ditugu. Ea eguraldia hobetzen duen! Sakatu hemen programa ikusteko.


Zaharberritzea, makroproiektua eta txikizioak eztabaidagai erribera auzo elkartearen urteko batzarrean

Posted: Martxoa 10th, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: barrutia | distrito | Tags: , | No Comments »

inguru honetan edaten dute gazteek kalean

Erriberako auzo elkarteak bere urteko batzarra egin zuen atzo. Bertara 50 auzokide inguru hurbildu ziren; auzokide asko, auzoak duen biztanleria kopurua kontuan izanda. Gai nagusiak hauek izan ziren: etxebizitzen zaharberritzea, makroproiektua eta astebururo gertatzen diren txikizioak.

Zaharberritzearen puntuan, 20 eraikin lanen bat hasi direla komentatu zuen zuzendaritza batzordeak, haietako batean lanak amaituta daude dagoeneko. Makroproiektuaren puntuan, agerian gelditu zen udaletxeak eta plana garatzeko batzorde eragileak ez dutela kontuan hartzen auzokideen elkartea Plan Berezia idazterako orduan. Azkenik, eztabaida gehien sortu zuen puntua, asteburuetan gertatzen diren iskanbilak eta apurketak izan zen. Diskotekara eta beste lekuetatik “botilatzar” egitera etortzen direnak dira horren sortzaileak. Bilbo eta Deustuan kalean edatea debekatuta dago, eta horregatik erriberara joaten dira han permisibidadea dagoelako.


Herritarrek emakumeen eskubideak aldarrikatu dituzte

Posted: Martxoa 9th, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: Uncategorized | Tags: , | No Comments »

Milaka herritarrek emakumeen eskubideak aldarrikatu zituzten Martxoaren 8an. Krisia pairatzen ari garen momentu honetan, emakumeak direla gehien nabaritzen duten egoera hori salatu dute halaber. Gurean ere, Pare talde feministak zenbait jarduera antolatu zituen.


Espaloia handitzen ari dira Ibaigane inguruan

Posted: Martxoa 3rd, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: barrutia | distrito, hirigintza | urbanismo | No Comments »

Bilboko udalak Ibaigane ikastetxeko inguruan dauden espaloiak handitzeari ekin dio. Lanak martxoa amaierara arte luzatuko dira eta 100.000 € ordainduko ditu udalak. Inguru horretan, Etxezuri futbol zelaiaren atzeko aldean, espaloiak oso estuak dira, beraz, ekintza honekin espaloi duinak izango ditugu.

Dena dela, inguru horrek aldaketa batzuk behar ditu: Villa Maria Luisa bota zuten eta geroztik orubea utzik dago. Beste aldetik, futbol zelaia txiki gelditu da hainbeste talderekin. Horregatik hain zuzen, inguru horretan beste futbol zelai bat egin beharko dela uste dugu.


Giro ezin hobea inauterietan!

Posted: Martxoa 1st, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: jaiak | Tags: , | No Comments »

Asteburuan inauteriak giro ezin hobean ospatu ditugu. Ostiralean kuadrilen gaua izan zen. Larunbatean, berriz, goizetik hasi zen jai giroa. Zoritxarrez, euriak goiza baldintzatu zuen eta, horregatik hain zuzen ere, herri bazkaria euskalduna zubipean egin behar izan zen. Oso leku txarra eta deserosoa da, haizearen kontrako babesik ez baitago. Deustuarrok frontoia estaltzea lortu behar dugu honelakoetan aterpean egon ahal izateko. Gauean berbena eragozpenik gabe ospatu ahal izan zen.

Igandean, urtero lez, desfilea oso arrakastatsua izan zen nahiz eta desfilea hasi baino hamar minutu lehenago txingorra agertu. Helbide honetan, Bilboko Branka aldizkari digitalean, desfilearen argazki batzuk ikusi ahal dituzu. Komertzioen artean, Izeki  tabernak  irabazi zuen  saria.


Arranca el nuevo servicio de préstamo de bicicletas

Posted: Otsaila 24th, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: garraio publikoa | movilidad | No Comments »

El ayuntamiento de Bilbo ha puesto en marcha el nuevo sistema de préstamo de bicicletas. Es un sistema que presenta mejoras respecto del anterior. Las bicicletas están en la calle y para hacerse con una es necesario introducir una tarjeta en la máquina que está junto a las bicicletas. La tarjeta hay que solicitarla en Bidarte, para ello es necesario presentar una fotocopia del carné y de la libreta bancaria. Esta última fotocopia es necesaria puesto que a partir de otoño el servicio será de pago y se prevé que sea una cantidad de unos 20 € al año.

La bicicleta se dispone durante un tiempo máximo de 2 horas. Si se desea volver a cogerla, hay que esperar 10 minutos. Para entregarla no es necesario hacerlo en el mismo punto que se ha recogido, sino que se puede hacer en cualquiera de los puntos repartidos por Bilbo y Deustu. En Doneperiaga disponemos de dos puntos: Done Petri plaza, junto a la escuela de idiomas y en el cruce de las calles Irunea y Blas de Otero.

Es una buena iniciativa pero creemos que se queda bastante corta. La red actual de bidegorris es escasa y en muchos casos es anecdótica o testimonial: inconexión de bidegorris, desaparición brusca… Además ordenanzas del propio ayuntamiento como la que regula el espacio público, la cual prohibe circular en bici por la acera, hacen que para gran parte de la población la bicicleta no sea un medio de transporte atractivo. Si además añadimos la cantidad de tráfico de vehículos (y la velocidad que circulan en algunos puntos), hace que por desgracia sea muy baja la utilización de la bicicleta, a pesar de que en los últimos años haya aumentado su uso. Es por ello, que sería deseable que el ayuntamiento diera pasos más valientes en este sentido.

Por último, Deustuibarra-ribera de Deustu ha quedado fuera del sistema de préstamo de bicicletas puesto que no dispone de punto de recogida. Precisamente este barrio será uno de los que más utiliza la bicicleta por sus especiales características. La asociación vecinal ya ha solicitado un punto de adquisición pero todavía no ha obtenido respuesta.


Arangoiti se manifestará el jueves para denunciar la falta de soluciones al cierre del ascensor

Posted: Otsaila 23rd, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: garraio publikoa | movilidad | Tags: , | No Comments »

La Asociación de Vecinos de Arangoiti, Bihotzaran, ha convocado al vecindario de Arangoiti a una manifestación en Bilbo el próximo jueves 24 de febrero. La movilización que partirá a las 19.30 de la tarde desde la plaza Elíptica llevará hasta las oficinas del Gobierno de Gasteiz en Bilbo el malestar ciudadano ante la falta de soluciones al cierre del ascensor.

El pasado diciembre cerró definitivamente sus puertas el polémico ascensor que unía Arangoiti con Deustu. El vecindario de Arangoiti, totalmente indefenso,  está preocupado por la situación de indefensión en la que se encuentran desde que la empresa Fincas y Transportes, de la que hasta hace bien poco era accionista Ibon Areso concejal del PNV en Bilbo, dejara de proporcionar el servicio.

Piden a las instituciones que actúen con responsabilidad y pongan sobre la mesa una solución definitva al problema estructural de comunicación que padece el vecindario de Arangoiti, compuesto por más de 5.000 personas. Los grupos políticos de la izquierda abertzale, EA y Alternatiba de Bilbo se han adherido a la marcha vecinal. (iturria: Bilboko Branka)


Inauteriak, ostiral honetatik aurrera: jantzi zure mozorroa

Posted: Otsaila 22nd, 2011 | Author: doneperiaga | Filed under: jaiak | Tags: | No Comments »

Otsailaren 25, 26 eta 27an inauteriak ospatuko ditugu. Aurten ere Jai Batzordeak programa erakargarria prestatu digu. Beraz, lotsarik gabe, presta ezazue mozorroa eta lagun kuadrilarekin atera zaitezte kalera!

Ostirala 25

  • koadrilen gaua

larunbata 26

  • 12etan umeentzako tailerrak Done Petri plazan, marrazki lehiaketako lan irabazleen erakusketa
  • 13etan kalejira Hego-haize taldearekin
  • 15etan bertso bazkari herrikoia Done Petri plazan (euria eginez gero Euskalduna zubipean izango da)
  • 20etan kalejira perkusioarekin
  • 20:30etan erromeria Done Petri plazan
  • 23:30etan Iharra frontoian berbena Izargi taldearekin, atsedenaldian mozorro lehiaketaren sari banaketa

igandea 27

  • 11etatik aurrera San Felicisimon mozorro lehiaketan parte hartzeko izen ematea
  • 12etan mozorro desfilearen hasiera Madariaga etorbidetik
  • 14etan mozorro eta umeen marrazki lehiaketaren sari banaketa Done Petri plazan.


Rafaela Ibarra kalea gauez moztuko dute

Posted: Abendua 22nd, 2010 | Author: doneperiaga | Filed under: garraio publikoa | movilidad | Tags: | No Comments »

inguru honetan moztuko dute kalea

inguru honetan moztuko dute kalea

Abenduaren 22ko (asteazkena) gauean Rafaela Ibarra kalea, Madariaga eta Blas de Otero artean, moztuta egongo da trafikorako baita aparkatzeko ere. Garabi mugikor handi batek airea girotzeko makinak igotzeko egin beharreko lanak direla-eta itxiko da kalea.

Lan hauek egunez egitea logikoena izango litzateke, nahiz eta trafikoan arazoak sortu. Gauez zarata sortzen da eta  hori okerragoa da oraindik.


Arangoitirako igogailua itxita

Posted: Abendua 17th, 2010 | Author: doneperiaga | Filed under: garraio publikoa | movilidad | Tags: , | 1 Comment »

Arangoitiko igogailuak atea itxi du eta orain luzerako izango dela ematen du. Zerbitzua eskaintzen zuen enpresak (Fincas y transportes) bertan behera uztea erabaki du. Enpresa honen kudeaketa eskasa auzokideek aspaldian salatu zuten baina Gasteizko gobernuak ezer gutxi egin du egoera konpontzeko.

Arangoitik, bere kokapenagatik, hara joateko arazoak ditu eta orain igogailurik gabe arazoa larritzen da. Horregatik hain zuzen ere, auzokideek Bilboko udaletxeari autobus zerbitzua indartzea eskatu diote.